Gasteizko Jaiak 2016

GEU txosnak ateak zabaldu ditu

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko uzt. 30a, 14:34

Inagurazio ekitaldian Iban Zaldua idazleari eta Gasteizko Irakurle Klubeko sortzaile eta sustatzailea nagusiari omenaldi egin zaio.

GEU elkarteak kudeatzen duen GEU txosnak ateak zabaldu ditu gaur eguerdian. Dozenaka lagun elkartu dira bertan, giro ederrean, abuztuaren 9ra bitartean Aihotz plaza girotuko duen txoko euskalduna inauguratzeko.

Inagurazio ekitaldi honetan Iban Zaldua idazleari eta Gasteizko Irakurle Klubeko sortzaile eta sustatzailea nagusiari omenaldi egin zaio. GEUrekin mendira taldeko lagunek, iazko sarituak,  lekukoa pasatuko diote Iban Zalduari. Hilero, azken ostegunean, elkartzen da Gasteizko Irakurle Kluba Ignacio Aldecoa liburutegiko txokoan. Iban Zalduak, liburuak aukeratzeaz gain, liburuz eta diskoz betetzen du bileratxoa. Urteetan egindako lan isil horren garrantzia azpimarratu eta eskerrak emateko aitzakia da, besteak beste, sari hau.

Txosna zabaldu ostean dantza emanaldia eskaini dute Gasteizko Indarra eta Eivissako Colla de Sa Bodega taldeek eta gauean Matxete Rap jaialdian Kodigo Norte, La Basu eta Revolutionary Brothers euskarazko hip-hoparekin girotuko dute plaza.

 

Hamaika egunetarako hamaika ekintza antolatu du Gasteizko euskara elkarteak, besteak beste, kontzertuak, dantza ikuskizunak, haurrentzako ikuskizunak eta tailerrak.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide