Udal Musika Bandak 100 urte bete ditu

Erredakzioa 2016ko uzt. 26a, 16:35

34 musikarik osatzen dute egun Udal musika banda.

Udal Musika Bandak 100 urte bete ditu eta gaur goizean harrera egin diote udaletxean.  Gorka Urtaran alkateak nabarmendu duenez, Udal Musika Bandak "hiriko une garrantzitsu eta hunkigarrienetan laguntzen digu, eta horregatik eskerrak eman dizkio Udalbatzaren izenean". 

 Behin betiko fundazioaren mendeurrena ospatzen du aurten udal bandak. Berez, Gasteizko lehen musika taldea 1894an fundatu zen, baina bizitza laburra izan zuen, 1905ean desegin baitzen. Gerora, 1916an, berriro fundatu zen, eta etengabe dihardu lanean ordutik.

Gaur egun 34 kidek osatzen dute banda. Alkateak xafla bat eman dio Hilario Extremiana zuzendariari, kide ororen ordezkaria baita.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide