Errefuxiatuen krisia ardatz, abuztuko kazetaritzaren inguruko jardunaldietan

Erredakzioa 2016ko abu. 11a, 21:14

Abuztuaren 29tik irailaren 2ra arte izango dira Kazetaritza Bertatik Bertara jardunaldiak Gasteizen.

Aurreko urteetan bezala, abuztuan kazetaritzari buruzko jardunaldiak egingo dira Gasteizen,  Kazetaritza, bertatik bertara. Aurten nazioarteko gatazkak eta errefuxiatuen krisia izango dira ardatzak.

Gai hauen inguruan hausnatzeko hitzaldiak eta mahai inguruak izango dira eta bertan kazetari entzutetsuek hartuko dute parte. Batetik, leku gatazkatsuetan lan egiten duten berriemaileak, ordezkari bereziak edo prentsa-argazkilariak; bestetik, atzerriko eta estatuko hedabideetako berriemaileak, bertako eta atzerriko errealitateak ongi ezagutzen dituztenak. Besteak beste, Santi Palacios, Bru Rovira, Samuel Aranda eta Daniele Grosso izango dira Gasteizen.

Hitzaldi eta solasaldiak 12:00etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da, lekuak bete arte. Arratsaldez, 20:00etan, programan landutako gaiekin zerikusia duten filmen ziklo bat eskainiko da Florida zinema-aretoetan, 3 euroan.

Gainera, abuztuaren 11tik irailaren 4ra arte,  Santi Palacios  prentsa-argazkilari madrildarraren argazki erakusketa bat jarriko da Gasteiz hiribidean, biltzar jauregiaren ondoan, European Dream izenekoa. Egeo itsasoko eta Lesbos uharteko errefuxiatuen krisia islatzen du erakusketak.

 Egitaraua: Kazetaritza Bertatik bertara  (gazteleraz)

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide