Gasteizko Jaiak 2016

350 ekitaldi baino gehiago 2016 Gasteizko jaien egitarauan

Erredakzioa 2016ko uzt. 4a, 16:13

Izal, Reincidentes eta Esne Beltza izango dira Foru plazan. Aihotz plazan, berriz, Izaki Gardenak, Sorkun eta Kodigo Norte.

2016ko Andre Maria Zuriaren jaietan 350 hamar ekitaldik beteko dituzte Gasteizko kaleak eta plazak, eta horietan bertako artista ugarik hartuko dute parte askotariko programazioan.

Jaiei abuztuaren 2an emango zaie hasiera, egun horretan, Karmele Jaio idazle gasteiztarrak pregoia irakurriko du. Abuztuaren 4an, beti bezala, txupinazoak emango die hasiera ofiziala eta hortik abuztuaren 9ra bitartean, gai giroan murgilduko dira gasteiztarrak.  Beti bezala, Foru plazako kontzertu handiak, Mendizabaletik jaurtiko diren su artifizialak, Umore Txokoa eta Matxete plazako emanaldiak izango dira, besteak beste. Alde Zaharreko plaza honetan, hain zuzen ere, eta azken bost urteetan bezala, GEU elkarteak kudeatzen duen GEUtxosna egongo da kokatuta eta uztailaren 30ean hasiko den programa antolatu dute GEU elkartearen lagunek.

Egitarau osoa: Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak 2016

 

 KONTZERTUAK

Foru plazan

Abuztuaren 4a: Izal

Abuztuaren 5a: Dvicio

Abuztuaren 6a: Esne Beltza

Abuztuaren 7a: Reincidentes

Abuztuaren 8a: Celtas Cortos

 

Matxete plazan

Uztailaren 30a: Kodigo Norte, Nizuri Tazuneri, Revolutionary Brothers

Abuztuaren 5a: Izaki Gardenak

Abuztuaren 6a: Gontzal Mendibil

Abuztuaren 7a: Sorkun

Abuztuaren 8a: Skakeitan

 

Gasteizko txosnetan

Abuztuaren 4a: The Capaces, La Gran Pegatina, Itaca Band

Abuztuaren 5a: Tajon Prieto, Akerbeltz, DJ Elepunto

Abuztuaren 6a: Eskean Kristo, En Tol Sarmiento, Bitsa jaia

Abuztuaren 7a: Niña Coyote y Chico Tornado, LDS, Green Valley, DJ Loro eta Selektah Stepi

Abuztuaren 8a: Montauk, Caspula, Willis Drummond, Dj Rockakolo

Abuztuaren 9an: Zoo, Las Tea Party

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide