2016/06/02 19:00

IKUS-ENTZUNEZKOA

'Gaur irekiko ditu ateak'

'Gaur irekiko ditu ateak'
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

2003an Espainiako gobernuak euskaraz idatzitako egunkari bakarra ixteko agindu zuen: Euskaldunon Egunkaria. Egunkaria itxi eta bere zuzendaritzako partaideak torturatu egin zituzten. ETAko kide zirela esan zuten. 7 urte beranduago, epaiketan, salaketa horien zentzugabetasuna frogatu zen: akusatu guztiak absolbituak izan ziren. Dokumental hau ez da ordea bidegabekeria tamalgarri horien bilduma; lehenengo euskarazko egunkariaren sorrera pozgarri eta itxaropentsua dauka hizpide.

  • Zuzendaria: Eriz Zapirain
  • Ekoizle eragilea: Iñaki Uria
  • Gidoia: Eriz Zapirain
  • Argazki zuzendaria: Juantxo Sardon
  • Soinua: Juanlu Eguzkiza
  • Musika: Napoka Hiria

Iraupena: 88 min

Iñaki Uriak aurkeztuko du proiekzioa.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide