Gasteizko Jaiak 2016

Gaztedi errugbi taldeak aurtengo Gasteizko jaien txupinazoa jaurtiko du

Erredakzioa 2016ko mai. 20a, 12:53
Irudia: EH Biildu Gasteiz

Errugbi taldeak hautagaien artean aurkitzen zen Araski saskibaloi taldea gonbidatu du txupinazoa elkarrekin botatzera.

Gaztedi errugbi taldea 2016ko Gasteizko jaien txupineroa izango da. Aurten, EH Bildu koalizioari egokitu zaio txupineroa aukeratzea eta erabakia gasteiztarren esku utzi du. Lehendabizi, herritarrek bidalitako proposamenak kontuan harturik, hautagaiak aukeratu zituzten: Gora Gasteiz, Hala Bedi irratia, Gasteizko Txosnak, Gaztedi errugbi taldea eta Araski saskibaloi taldea. Eta ondoren, lau egunetan gasteiztarrek botoa eman dute. Guztira, 2.500 inguru jaso dira eta errugbi talde arabarra garaile atera da.

Errugbi taldeak Araski saskibaloi taldea gonbidatu du txupinazoa elkarrekin botatzera. Horrez gain, gainontzeko hautagaiei (Hala Bedi, Gora Gasteiz eta Txosnak) balkonadan egoteko gonbita luzatu die.

Aste honetan zorioneko dago Gaztedi, izan ere, 2017an Gasteiz Errugbi inklusiboko munduko txapelketaren egoitza izango dela ezagutzera eman dute.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide