Rally ekologikoen txapelketa hartuko du Gasteizek asteburuan

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko mai. 20a, 10:13

Eco Rally Vasco Navarro mundu mailako txapelketan ez da abiadura saritzen, erregulartasuna eta gidatze eraginkorra baizik. Iñigo Marin eta Daniel Vicario arabarrek parte hartuko dute.

Aurten zortzi urte beteko dituen Eco Rally Vasco Navarroak maiatzaren 20an eta 21ean ospatuko da Gasteizen. RACVNak antolatzen duen mundu mailako lasterketa honetan ez da abiadura saritzen, erregulartasuna eta gidatze eraginkorra baizik.

Gasteiz lasterketa honen egoitza izango da beste behin, hala ere, Gasteizen ez ezik, Euskal Herriko, Burgoseko eta Errioxako zenbait errepide zeharkatuko dituzte parte hartzaileek. Lasterketak bi etapa izango ditu, larunbatean eta igandean, eta irteera eta helmuga Gasteizko Iradier Arenan kokatuko da. Lehenengo egunean irteera arratsaldeko 18:00etan izango da; igandean, berriz, 11:00etan.

Iñigo Marin eta Daniel Vicario gasteiztarrak

Guztira, 30 ibilgailu inguru lehiatuko dira, probak dituen kategoria ezberdinetan, non bertako gidariak egoteaz gain, Frantzia, Italia eta Poloniako ordezkariak ere egongo diren. Iñigo Marin eta Daniel Vicario Arabako ordezkariak izango dira. Bikote gasteiztarrak Energia Fosilen kategorian parte hartuko du, Seat Leon TDI kotxearekin. Aurreko edizioan beste bikote arabar batek lortu zuen garaipena, Jesus Echavek eta Juan Antonio Delgadok, hain zuzen ere.

Eco Rally Vasco Navarro proban hiru kategoria daude; ibilgailu hibridoak eta energia alternatiboa erabiliz mugitzen direnak, ibilbilgailu elektrikoak (%100ean) eta mugitzeko energia fosil tradizionalak erabiltzen dituzten ibilgailuak. Proba honetan parte hartzen dutenek Energia Alternatiboen FIA proban zein Energia Alternatiboen Espainikoa Kopan puntuatzeko aukera dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide