Energia-gastuan aurrezteko laguntza emango die Udalak 15 enpresari

Erredakzioa 2016ko mai. 6a, 13:28

Iaz programan parte hartu zuten enpresak energia fakturan % 12 aurrezteraino iritsi ziren.

Tokiko Gobernu Batzarrak ‘Karbono maila txikiko ekonomia kostuak aurrezteko’ programaren 2016ko deialdia onetsi du gaur, enpresei energia-gastua eraginkortasun handiagoz kudeatzen laguntzeko. Programa 2015ean jarri zen martxan, 10 enpresatan, eta aurten 15 enpresatara zabalduko da, lehen edizioko emaitzak onak izan baitziren: parte hartu zuten enpresak energia fakturan % 12 aurrezteraino iritsi ziren.

'Karbono maila txikiko ekonomia kostuak aurrezteko' programak doako aholkularitza espezializatua  ematen die enpresei, bost hilabetez, eta besteak beste, honako alderdi hauek barne hartzen ditu: Energia-kontsumoaren azterketa, karbono-aztarnaren kalkulua eta kontsumoak murrizteko eta energia kostuetan aurrezteko proposamenak.

Iaz, % 12 aurrezteraino iritsi ziren

Aholkularitza horri esker, iaz parte hartu zuten 10 enpresetan tarifa energetikoa, kontratatutako potentzia eta fakturazio irregulartasunak berraztertu ziren, eta kontzeptu horretan % 12 aurrezteraino iritsi ziren. Elektrizitate kontsumoaren kurbei buruzko informazioa ere jaso zuten, jasangarriagoa izan dadin, eta energia-eraginkortasunerako politikak hobetzeko neurri zuzentzaileen berri ere eman zitzaien.

Programa 2016ko deialdia ALHAOn argitaratu ondoren, 30 egun naturaleko epea izango da eskabideak aurkezteko.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide