Itziar Gonzalok zinegotzi kargua hartu du

Erredakzioa 2016ko mai. 5a, 14:55

Lehen alkateordea eta Hirigintzako, Ingurumen eta Osasun Publikoko, Nekazaritza Eremuko eta Ogasuneko zinegotzia izango da. Iñaki Prusilla zinegotziak Herritarren Segurtasunaren Arloa hartu du bere gain, eta Jaione Aguirre zinegotziak Mantentze Zerbitzua.

Itziar Gonzalo de Zuazo Gasteizko Udaleko zinegotzi kargua hartu du gaur egin den osoko bilkuran.

Itziar Gonzalo Ekonomiaren eta Udal Administrazioaren Arloko koordinatzaile nagusia izan da agintaldiaren hasieratik. Gaurtik aurrera, lehen alkateordea eta Hirigintzako, Ingurumen eta Osasun Publikoko, Nekazaritza Eremuko eta Ogasuneko zinegotzia izango da. Bihar Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko eta Tuvisako lehendakari izendatutako dute. Modu honetan, Borja Belandia zinegotziak utzitako lekua beteko du Gonzalok.

Gasteizen jaio zen, 1967an. Zuzenbidean lizentziaduna da, Deustuko Unibertsitatean. Arabako Abokatuen Elkargoaren Praktika Juridikoaren Eskolan ere ikasi zuen. Añanako Kuadrillako kudeatzaile eta legelaria izan zen 2011tik 2015era arte, eta lehenago ere aritu zen zeregin horietan, 1993tik 2007ra bitartean. Gainera, Araba Garapen Agentziako –Arabako Foru Aldundiaren sozietate publikoa– zuzendari kudeatzailea izan zen, 2007tik 2011ra bitartean. Vital Kutxan ere lan egin zuen, erdi-mailako teknikari gisa, baita abokatu gisa ere, bere kontura.

Zinegotzi kargua hartu ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak bilera egin du, udal-gobernua berrantolatzeko. Iñaki Prusilla zinegotziak Herritarren Segurtasunaren Arloa hartuko du bere gain, eta Jaione Aguirre zinegotziak, Mantentze Zerbitzua.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide