Zurrumurruen aurkako sarean sartu da Gasteizko Udala

Erredakzioa 2016ko mai. 3a, 17:38

ZAS! egitasmoa gizartearen sentsibilizazioa lantzeko estrategia bat da, arrazismoaren eta xenofobiaren prebentzioan lan egingo duena.

Gasteizko Udalak Zurrumurruen Aurkako Sarearen (ZAS!) aurkezpenean izan da gaur goizean. Guztira 11 gizarte erakunde eta 19 administrazio publiko bildu dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoa eta Bizkaiko diputazioak, eta Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udalak. Elkarteen artean, besteak beste, Cear Euskadi, Harresiak Apurtuz, Munduko Medikuak edo Caritas aurkitzen dira. Egitasmo berri hau gizartearen sentsibilizazioa lantzeko "estrategia" bat da, arrazismoaren eta xenofobiaren prebentzioan lan egingo duena.

Hainbat eragile sozial eta instituzionalek osaturiko sarea da ZAS!, gizarte eraldaketarako estrategia bat aurrera eramateko, giza eskubideen eta kulturartekotasunaren aldeko eta arrazakeriaren aurkako ikuspegitik.

Webgunea abiatu dute, eta, Twitter eta Facebook kontuak ere zabaldu dituzte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide