Biribildu aerostep taldeak bost domina lortu ditu asteburu honetan Valladoliden ospatu den Espainiako txapelketan. Zehazki, urrea irabazi dute Marlen Uraldek, Arrate Landak, Olatz Muñozek eta Itxaso Cantabranak osatzen duten aerostepeko taldeak eta Helena Isabel Serratok eta Sandra Carreterok osatutako bikoteak, gazteen kategorian.
Horrez gain, brontzeko hiru domina ekarri dituzte Gasteizera; aerostep B taldeak, helduen kategoriako hirukoteak eta kadete kategoriako taldeak.