Errekaleor auzoa ezagutzeko aukera izango da larunbatean

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko mai. 2a, 13:48

Errekaleo Bizirik-eko lagunek egun osoko egitaraua antolatu dute, Gasteizko auzoan eraiki duten proiektua ezagutzera emateko.

Datorren larunbatean, hilak 7, Errekaleor Bizirik egitasmoaren lagunek auzoa garatu duten proeiktua gertutik ezagutzeko aukera emango dute. Horretarako, Errekaleor ezagutu eguna antolatu dute.

Egunari hasiera emateko, kalejiran abiatuko dira  Andre Mari Zuriaren plazatik Errekaleorrera, 11.30ean. Ostean, jardueraz betetako egitaraua eskainiko dute:  umeentzako gunea, dantza ezberdinak, azoka, musika eta kale animazioa, besteak beste. Ekimenaren lortu nahi duten helburua oraindik auzora hurbildu ez den pertsonei heltzea da, auzoaren ateak zabalduz eta auzoak berak ematen dituen baldintzak elkarbanatuz.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide