Martxoak 3

Martxoaren 3an hildako bost langileen omenezko memoriala aurkeztu dute

Mikel Uralde 2016ko mar. 2a, 14:10

Memorialaren lehen bisita honetan gertaeren biktimak, senideak eta 1976ko langileen borrokan parte hartu zuten zenbait pertsona izan dira. Urte osoan bisita gidatua egiteko aukera izango dute herritarrek.

Martxoak 3 memoriala 1976/2016 ekimenaren lehen bisita gidatua izan da eta bertan, gertaeran biktimek, senideek eta 1976ko langileen borrokan parte hartu zuten zenbait pertsonek parte hartu dute. Hemendik aurrera, eta urte osoan zehar, bisita gidatu hau egiteko aukera izango dute herritarrek.

3M Memoriala 1976/2016

Artearen, ikus-entzunezkoen eta literaturaren bitartez, 1976ko martxoaren 3ko biktimen oroimena eta aitorpena bilatzen duen egitasmoa da. Juan Ibarrondo idazle gasteiztarrak auzotik egingo den bisita gidatuan parte-hartzaileek entzungo duten kontakizuna idatzi du. Ibilbideak bost geltoki izango ditu eta bertan bost artisten esku-hartze artistiko ezberdinak ikusteko aukera egongo da, zehazki, Txaro Arrazola, Marta Gil, Veronica Werckmeister, Irantzu Lekue eta Sandra Santos artistena. Bostak emakumeak izatea ez da kasualitatea. “1976ko martxoko borroka eta grebetan emakumeek izan zuten paperari garrantzia emateko aukeratu ditugu”, azaldu elkarteak.

 

Informazio gehiago: 3M Memoriala 1976/2016

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide