Lucinda Williams Azkena Rock jaialdian izango da

Erredakzioa 2016ko ots. 29a, 13:27

 Jared James Nichols `Guitar Heroe´gazteak ere bere lekua izango du aurtengo jaialdian.

Lucinda Williams Azken Rock jaialdira gehitu da, ekainaren 17a17an eta 18an ospatuko dena. Lucinda Estatu Batuetako rock musikalaririk garrantsitsuenetarikoa da. Louisianan jaiotakoa, bere haurtzaroa musika country klasikoa entzuten igaro zuen. 

Millier Williams poetaren alabak, 20 urte eskasekin sartu zen musikaren munduan gehiegizko zaratarik egin gabe. 80. hamarkadaren amaieran bere `Changed the Locks´abestia estatuko irrati guztietan entzuten zen. Geroago 1994an bere lehen Grammy-a irabazi zuen `Passionate Kisses´abestiarekin. 

Lucindarekin batera Jared James Nichols `Guitar Hero´ gaztea batu da jaialdira. 22 urterekin Joe Bonamassaren ondorengoaren izena irabazi zuen. Bere album berria `Old Glory & Wild Revival´Eddie Kramerren zigilua darama, Kissed edo Led Zeppeling taldeen ekoizlea izan dena. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide