"Txerriei" kritika ironikoa

Mikel Uralde 2016ko ots. 28a, 11:25

Carlos Aires, Carmelo Bermejo, Juan Carlos Meana, Avelino Sala, Rosella Biscotti, Danilo Correale, Avelino Saga, Santiago Sierra eta Nuno Cera bezalako artisten lanak egongo dira lau etapa desberdin dituen Pigs erakusketan.

 

Artiumek Pigs aurkeztu du,  estereotipoetan oinarrituz  kontakizun ekonomiko eta sozialei buruzko erakusketa. Blanca de la Torre komisarioaren agindupean, Portugaleko, Italiako, Greziako eta Espainiako artistek osatu dute erakusketa, Europako "txerrien" eredu sozio-ekonomikoaren inguruan hausnartuz. Bertan Avelino Sala eta Rosella Biscottiren lanak egongo dira besteak beste.

Pigs izenburua Portugal, Italia, Grezia eta Espainia herrialdeen izenen akronimoa da. Hau finantzen arloko hedabide anglosaxoiek sortu eta zabaldutakoa da eta gutxiespen termino bat bezala erabili izan da. Zehazki, Financial Times aldizkariak erabili zuen lehen aldiz eta zabaldu egin zuen,  The Economist eta Le Monden bezalako aldizkarietara ailegatu arte.  Erkausketak izenburua "birziklatu" izan du,  eta konnotazio sozial eta kultural jakin batzuk atxikitu dizkio. 

Proiektuaren helburu nagusia komisarioaren esanetan: "agerian uztea paisaia politikoan zer-nolako zinismoa dagoen, Europa Iparraldeko herrialdeek Hegoaldeko herrialdeei buruz darabilten diskurtso paternalistaren ondorioz, klixeetan eta nagusikerian oinarria daukana". Egitasmo honekin Carlos Aires, Vasco Araujo, Bill Balaskas eta Federico Solmi bezalako artistek erakusketarako obra prestatu dute.

Pigs ekimenak, kritika gogorra egiten die zenbait ideiari. Hauen artean adibidez, demokraziari, erakundeen etikari eta subjektibotasun kolektiboa menderatzen duten kontrol-estrategiei.

Akronimoak biltzen duen eremu geografikoa kontuan hartuta, proiektu zabalago baten parte da Pigs.  Artiumen izango du abiapuntua. Erakusketaren lehen etapa honetan, martxoaren 5etik 20ra arte, erakusketaren zinema dokumental ziklo bat erakusgarri jarriko da, jada ikusgai dagoen erakusketarekin batera. Aurkeztuko diren lanen artean Catastroika, Aris Chatzistefanou eta Katerina Kitidi greziarrena, Bancarrota, Fernando Díaz Villanueva eta Juan Ramón Rallorena besteak beste.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide