Martxoak 3

Ume baten begietatik

Anakoz Amenabar 2016ko ots. 26a, 11:29

Martxoaren 3ko gertakariak eta garaiko borrokak gerturatuko dituzte memorialaren bitartez. Asteazkenetik aurrera bisitaldiak izango dira Zaramagan.

Martxoaren 3ko sarraskia gertatu eta urtebetera, izara beltz bat eskegi zuen etxeko leihotik hamabost urteko mutikoak anai-arreben laguntzarekin. Afalorduan zirela, Polizia Armatuak jaurtitako gomazko pilo- ta batek jo zuen leihoaren kontra. "Zer arraio egin duzue?", oihukatu zien aitak seme-alabei. Tentsioaren ostean hartu zuen erabakia: "Hor geratuko da, ez dugu izara kenduko". Orduan esnatu zen mutiko hura, Juan Ibarrondo (Gasteiz, 1962), eta jabetu zen inguruan gertatzen zenaz, artean pelikula baten moduan ikusi zuenaz. Martxoak 3koak eta orduko borrokak bizi zituztenek eta ez zituztenek ere hezur-haragi ezagutu ditzaten, memorial historiko bat izango dute bidelagun.

Ibarrondok berak prestatutako gidoiarekin, martxoaren 2an egingo dute memorialaren lehenengo bisitaldia, urtebetez egiteko aukera izango dena. Audiogida batzuen laguntzarekin, Zaramaga auzoko hainbat txoko bisitatuko dituzte talde txikiek. Auzoa garai hartan nolakoa zen ezagutu eta langile borrokak nola sortu ziren ezagutzea du xede. Horretarako, auzoko taberna bat eta azoka bisitatuko dituzte, produkzio eta eztabaida gune zen fabrika bat, eta babesleku eta bilera topaleku izan zen eliza. 

 

Irakurri erreportajea osorik aldizkariaren 51. alean. Harpidetzeko, sakatu hemen.  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide