Dzast ahotsak abesbatzak kontzertu berezia eskainiko du larunbatean

Erredakzioa 2016ko ots. 25a, 08:30

Los Angeles parrokian eskainiko duten emanaldia bere 10. urteurrena ospatzeko biraren bigarrena izango da.

Gasteizko Dzast Ahotsak abesbatzak kontzertu berezia emango du otsailaren 27an, larunbatean, Los Angeles parrokian, 19:45ean. Bere hamargarren urteurrenean hiru ikuskizuneko bira osatuko du. Lehenengoa, duela hilabete eskaini zuten Oihaneder Euskararen Etxean. Orain, birako bigarren ikuskizunean  XX. mendeko musika korala hartuko du ardatz Javier Sagastumek zuzentzen duen abesbatzak, errepertorio berezi batekin. Askotariko ahots teknikak erabilita, entzuleria aho zabalik uzteko helburua izango dute abeslariek.

 

Dzast abesbatza 2006ko irailean, koru musikan ohikoak ez diren errepertorioak aztertu eta probatzeko asmoa zuen talde baten ekimenez sortu zen. Abesbatzentzako euskal musikaren inguruan hainbat musikagilek egindako lana berreskuratu, eta enkarguz jasotako obrekin errepertorioa handitu nahi izan dute, antzinako artisten grinarekin, egungo koru errepertorioa jasaten ari den “pop”izaziotik aldendu nahian.
Adin eta eskarmentu maila ezberdineko talde heterogeneoa da. Bere historia laburrean, bakarrik zein beste taldeekin hainbat kontzertu eskaintzeaz gain, hiru filmetako soinu bandan parte hartu izan dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide