Martxoak 3

Martxoaren 3ko oroimen artistikoa eta soziala berreskuratzeko erakusketa

Erredakzioa 2016ko ots. 24a, 13:19

Artium Bildumako Juan Genoves, Rafael Canogar, Dario Villalba, Dionisio Blanco, Agustín Ibarrola eta Juan Suárez artisten lanek eta garaiko zenbait dokumentuk osatzen dute Artiumeko erakusketa.

1976ko martxoaren 3an gertatutakoen oroimen artistikoa eta soziala berreskuratzeko erakusketa egingo dute Artiumen. Martxoaren 3a gogoan programaren parte da erakusketa, eta diktaduraren amaieratik demokraziaren lehen urteetara bitartean egindako zazpi margolan (Juan Genovés, Rafael Canogar eta Agustín Ibarrola artistenak, besteak beste) izango dira bertan ikusgai, guztiak kutsu politiko handikoak. Lan hauek Artium Bildumakoak dira. Horrez gain, martxoaren 3ko oroigarrien parte diren objektu sorta bat ere ikusgai dago erakusketan (liburuak, dokumentuak, disko-azalak…, besteak beste, Lluis Llach-en Campanadas a mort ezagunarena). Egun haietan grabatutako dokumental bat ere proiektatuko da, PCErekin lotutako Madrilgo zinemagile talde batek egina.

 

Bestalde, Inside Out proiektua aurkeztuko da: fatxadetan ezarritako argazki erraldoiak, gizatasunaren alderdiren bat nabarmentzeko xedea dutenak. 1976ko sarraskiaren biktima izan zirenen senideen 6 aurpegi eta lanaren sortzaileen senide eta adiskideen beste 6 aurpegi nahasi dira proiektu horretan. Azkenik, bertako artista batzuen lanek osatzen dute erakusketa, esate baterako, Miguel Ángel Hernández Zirikarenak. Azkenik, entzungai egongo dira ertakizunetan inspiraturik Estatu osoko taldeek egindako genero guztietako musika-piezak.

 Martxoaren 3a gogoan erakusketa museoaren Ekialde-Goikoa aretoan egongo da, otsailaren 25etik martxoaren 3ra bitartean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide