Gorka Urtaran Gasteizko alkateak "historikotzat" jo du Gasteizko aurrekontuak bost alderdiren artean onartu izana. Horrez gain, elkarbizitzari buruz hitz egin du Esatea libre programan, Marotoren politikak eta haren hitzen modukoak desagerrarazi nahi dituzte Arabako hiriburutik. Eta Espainiako Gobernuan nor ikusten duen galdetzean nabarmendu du gehien axola zaiona ez dela nor egongo den, baizik eta egongo denak "Euskadiri eskainiko diona".
Eskoletan ematen den segregazioa eta eraso sexistak ere izan ditu hizpide Gorka Urtaranek Hamaika Telebistan eskaini duen elkarrizketan.