"Mingarria da euskal musikari lekua falta zaiola ikustea"

Erredakzioa 2016ko ots. 10a, 17:11

Hogei urteko ibilbidearen ostean, soilik ahotsa eta gitarra izango ditu lagun Mikel Urdangarinek taula gainean. Gasteizko Principal antzokian kontzertua eskainiko du ostegunean.

 

Bi hamarkada bete ditu taula gainean. Oraingoan, ordea, sekula baino bakarlariago dator Mikel Urdangarin (Zornotza, 1971). Ahotsa eta gitarra ditu soilik bidelagun, eta hasierako urteetan ez bezala taula gainean "benetan gozatzen" ari dela dio. Gasteizko Principal antzokian ostegunean, hilaren 11n, eskainiko duen kontzertua ere halakoa izatea espero du, ospakizun berezia. Lagunez inguratuta eskainiko ditu haren ibilbideko hainbat kanta, MMXV diskoan ere jasotakoak. 

Nolakoa izaten ari da kontzertu bira? 

Oso polita. Joan den urteko otsailean hasi ginen, Getxon, nahiz eta abiapuntua hemen Gasteizen izan zen; Baratza aretoan eskaini genituen bi kontzertu, 2014ko urrian, nolabaiteko froga bat izan zirenak niretzat. Frogatu nuen formatu horretan, bakarkako emanaldi horretan, kapaza izan nintekeela kontzertu bat aurrera eramateko nolabaiteko bermearekin. Bi emanaldi oso berezi izan ziren, oso beroak eta horietan pentsatu nuen areto handiagoetara eramatea. Konfiantza eta indarra hartu nuen ondoren etorriko zenerako.

Irakurri asteko elkarrizketa osoa Arabako Alea aldizkariko 49.zenbakian. Harpidetza egiteko hemen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide