5.856 sinadura Salburuko merkataritza-gunearen kontra

Erredakzioa 2016ko ots. 5a, 17:32

 Ekozaleak elkarteak bildu ditu, change.org plataformaren bitartez. Gasteizko Udaleko EAJ, EH Bildu eta Irabazi taldeak ere proiektuaren aurka daude.

Gaur goizean Ekozaleak elkarte ekologistak Salburuko merkataritza-gunearen eraikuntzaren aurka jaso dituen 5.856 sinadurak entregatu ditu San Antonio kaleko Herritarrei Laguntzeko Bulegoan. Sinadurak change.org plataformaren bitartez jaso ditu elkarteak.

 

Gasteizko Udaleko EAJ, EH Bildu eta Irabazi  taldeak proiektuaren aurka daude. Hala ere, Gasteizko Udalaren arabera, ez dute proiektua gelditzeko aukera handiegirik: “Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra onartzen den momentutik aurrera, erabilera komertziala du saldutako partzelak, eta lur-sailaren jabeak nahi duen momentuan erabilera hori emateko eskubidea du. Eskubide hori bete ezean, milioika euroko isuna ordaindu beharko dugu”.

Partzelaren jabea Ebrogram enpresa da eta 7,6 milioi euro ordaindu zizkion Saski Baskoniari.

 Babestutako partzela

Irabazi udal taldeak ohartarzi du "merkataritza-gunea eraikitzeko txostenaren tramitazioak ez du betetzen egun indarrean dagoen inguruneko araudia". Proiektua gauzatzeko ebaluazio txosten bat egitea beharrezkoa da, babestuta dagoen leku batean egin nahi dutelako. Iazko ekainean Salburuko inguru hauek babestea onartu zen, Ebrogam enpresaren partzela barne. Halarik ere, Irabazi udal taldeak azaldu duen moduan, enpresak aurkeztutako eskakizunean ez da aipatutako txostena agertzen, "hortaz, eraikuntza egiteko ikerketaren onespena bertan behera geratu beharko litzateke".

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide