Kotxe bat Katedraletik zintzilik, dispertsioa salatzeko

Itsaso Estarrona 2016ko ots. 5a, 12:06

Gasteizko Santa Maria katedral zaharretik kotxe baten txapa zintzilikatu zuten atzo presoen aldeko zenbait ekintzailek, dispertsioak eragiten dituen istripuak salatzeko.

Ibilgailuarekin batera eskegitako pankartan salatu zutenez, 16 senide eta lagun hil dira errepideetan. 

Bengalak piztu, eta kotxe gorri baten kanpoko txapa eta salaketa mezua zintzilikatu zituzten elizaren portikotik iluntzeko 21:00ak aldera. Horrez gain, dispertsioaren aurkako banderak zintzilikatu zituzten alde zaharreko eta erdialdeko hainbat bazterretan, hala nola Andre Maria Zuriaren plazako batailaren monumentua, Independentzia kalea, arkeologia museo ohia, Zapatarien kalea eta Santa Ana kantoia.

Hemen Hala Bideok zabaldutako bideoa 

Gaur goizerako kotxea kendu dute. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide