Kantari atera dira kalera gaur hamaika kuadrilla eta abesbatza Gasteizko kaleetara. Goizean goiz, umeak izan dira lehenak makilarekin Santa Ageda abesten. Arratsaldez, hainbat eskolako haurrak Plaza Berria eta Probintzia enparantza girotu dituzte. Helduen taldeak geroago elkartu dira: Folklore Akademiatik talde bat irten da 19:00etan. Judimendin, gazte asanbladako kideak 20:00ak inguru elkartu dira Seffarad plazan. Zabalganan, 17.45ean abiatu dira auzoko ikastexeetatik, eta Bastida plazan amaitu dute arratsaldea, txokolatea eta gaztainak jaten. Era berean, Salburuan ere baserritarrez jantzita irten dira eskolakoak, Sarburu kultur elkartekoak eta Salburua Burdinbide.
Tradizio zaharra
Tradizioaren arabera, Euskal Herrian Agate Deuna herriko mutil ezkongabeen zaindaria omen zen, soldadutzara joateko adina zutenak, hain zuzen. Taldeetan bildu eta etxez etxe kantatzera joaten ziren, jatekoren bat jasotzeko asmoz. Eskearen helburua anaitasun merienda edo afaria egiteko beharrezkoa eskuratzea izan ohi zen. Ordutik, aldatuta baina bizirik dirau tradizioa.