Arabako Inauteriak 2016

Euskal Herri osoko inauteriak, 'Indarteriak' ikuskizunean

Erredakzioa 2016ko ots. 4a, 08:00

Indarra Euskal Kultur Elkarteak inauterien inguruko ikuskizuna egingo du ostiralean Andre Mari Zuriaren plazan. Aizkoa Madinabeitia elkarteko kideak horren berri eman digu Alea FM irratsaioan.

Indarra Euskal Kultur Elkarteak  ‘Indarteriak, inauteriak martxan’ izeneko ikuskizuna eskainiko du ostiralean, 21.00etatik aurrera, Andre Mari Zuriaren plazan. Aizkoa Madinabeitia Indarra Kultur Elkarteko kidea Alea FM irratsaioan azaldu zigun moduan, Indarra elkartea 38 urte egon da hiriko inauterietan parte hartzen. "Hasiera, desfileetan ateratzen ginen baina denborarekin konturatu ginen elkartearen esparrua zerikusi gehiago zuela herri inauteriekin eta euskal folklorearekin". Hori dela eta, iaz Euskal Herriko inauterietako pertsonaia guztiak biltzen dituen ikuskizuna antolatzea erabaki zuen kultur elkarteak. Aurtengoa antzekoa izango da, baina "sekretupean" dauden hainbat aldaketa egin dituzte. Hori dela eta, gasteiztar guztiak gonbidatu ditu ikuskizunaz gozatzera.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide