Eserleku berriekin, polemika

Mikel Uralde 2016ko ots. 3a, 13:58

Gasteizko Argentina kaleko berritze lanak ahoz-aho ibili dira egunotan: errepide mailan jarri dituzte bost eserleku eta paperontzi bat, bolardoekin mugatuta. 

Asteartean jarri zituen Udalak eserleku berriak Gazalbide auzoan, San Viator ikastetxea eta San Andres kiroldegiaren ondoana. Ibilgailuei motelago joanarazteko jarri duten irla baten barruan daude banku berriak: irla horren ondorioz, zuzen gidatu beharrean, kotxeek bihurgunea egin behar dute. Bestalde, bizikletentzako aparkaleku berriak jarri dituzte espaloian. 

San Viator ikastetxeko guraso elkartea Udalaren Ingurugiro Alvaro Iturritxa Ingurumen eta Hirigintza koordinatzailearekin bildu da, ez dagoelako biziberritze proiektuarekin konforme, besteak beste aita-amek ezin izango dituztelako kotxeak bigarren lerroan utzi. Udalak dio Mugikortasun Jasangarrirako Planaren baitan hartutako neurria dela, eta mugikortasun "osasuntsua, segurua eta garbia" lortzeko helburua duela. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide