Turismo bulegoa Goya gasolindegian kokatzeko urrats berria

Erredakzioa 2016ko ots. 2a, 15:11
Eusko Jaurlaritza

25.000 euroko partida erreserbatu du udalak aurrekontuan, antzinako gasolindegia berreskuratu eta bertan turismo bulegoa jartzea posible den aztertuko duen txostena egiteko. Eh Bildu eta PP udal taldeek ez dute proposamena begi onez hartu.

Gasteizko Udalak Turismo Bulegoa Florida parkean dagoen Goya gasolindegian kokatzeko urrats berri bat egin du. Une honetan, eraikinaren jabetza lortzeko Repsolekin hitz egiten ari direla azaldu du Nerea Melgosa zinegotziak, Eusko Jaurlaritzak monumentu kategoria duen kultura ondasuntzat sailkatu baitu.  Izan ere, 25.000 euroko partida erreserbatu du udalak aurrekontuan, antzinako gasolindegia berreskuratu eta bertan turismo bulegoa jartzeari buruzko azterlana egiteko.

 

“Gure helburua eraikin enblematiko hori berreskuratzea da, leku estrategikoan baitago, eta oraingo egoera penagarria baita", adierazi du Melgosak.

Goya eraikinak ohiko bulego batek baino zerbitzu gehiago eman litzakeela uste du udal gobernuak, esate baterako, bertako produktuen denda bat, ostalaritzako gune bat edo bizikleta elektrikoak mailegatzeko lekua.

 

PP eta EH Bildu taldeak, aurka

PP eta EH Bildu udal taldeek ez dut udal gobernuaren proposamena begi onez hartu. PPk 25.000 euro horiek egungo Turismo Bulegoa handitzeko eta berritzeko erabiltzea proposatu du. Eh Bildu taldeak ez du uste bulegoaren leku aldaketa bearrezkoa denik, "ez bailitzateke logikoa izango turismo bulegoa erdigunetik hainbeste urruntzea". 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide