Gasteizen barrena oinez mugitzeko zenbat denbora behar den erakusten duen mapa

Asier Sarasua 2016ko ots. 2a, 09:05

 “Ciudades que Caminan” sareak argitaratu du Metrominuto izeneko mapa hau,  hiriko gune esanguratsuen artean joan-etorriak oinez egiteko zenbat denbora behar den erakusten duena.

 

 

Metrominutu deritzen mapek hiriko gune esanguratsuen artean joan-etorriak oinez egiteko zenbat denbora behar den erakusten dute. Pontevedra hiria izan zen horrelako mapa bat egiten lehena, eta handik Europako zein munduko beste hiri batzuetara hedatu da ideia. Maparen itxura Londresko metroaren mapa klasikoan dago oinarritua, baina oinezkoentzat bereziki diseinatua dago.

 

Gasteiz “Ciudades que Caminan” sareko kidea da, eta 2013an “Ciudad que Camina” saria jaso zuen, oinezkoen alde egindako lanagatik. Orain, saria irabazi duen hiri bakoitzaren metrominutua osatu du sareak eta bere webgunean argitaratu ditu. Gasteizko maparen kasuan, Andre Maria Zuria erdigunetzat hartuz eta hiriko zenbait toki nabarmen eta Eraztun Berdea irudikatuz, oinez toki bakoitzera joateko zenbat denbora behar den eta toki horiek zenbat distantziara dauden azaldu da.

 

Aurretik ere, Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak argitaratua zuen antzeko mapa bat, baina bereziki txirrindularientzat pentsatutakoa. Txirrindularientzako metrominutua urtero bizikletentzako editatzen den planoan integratuta eman zen. Planoa Gasteizko Udalaren Turismo bulegoan eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegian dago eskuragarri paper formatuan.

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide