Argia saria jaso du Gora Gasteizek

Itsaso Estarrona 2016ko urt. 29a, 18:03
Gora Gasteizko Zuriñe 'Txiki'-k eta Iban Zalduak jaso dute saria

"Aniztasunaz gozatzeko deia zabaltzeagatik", Gora Gasteiz mugimenduak Argia saria jaso du gaur arratsaldean Usurbilen, Sustapen Ekintza onenaren mailan. 

Txalo zaparrada batekin, Iban Zaldua idazleak eta Zuriñe 'Txiki' ekintzaile feministak Argia saria jaso dute Gora Gasteiz mugimenduaren izenean, gaur arratsadean Usurbilen izandako ekitaldian. Sustapen Ekintza onenagatik eman diote saria mugimenduari, "aniztasunaz gozatzeko deia zabaltzeagatik".

2014ko urte amaieran sortu zen Gora Gasteiz, etorkinak eta iruzurra lotzen zituzten mezuei aurre egiteko eta hirian elkarbizitzaren eta aniztasunaren aldeko jarrerak sustatzeko. Esker onez agertu dira ekimeneko sustatzaileak, eta sare sozialetan Gasteiz hiria zoriondu dute: "Zorionak, Gasteiz. Zuena baita meritu guztia. Gasteizez Harro. Orgullo de Ciudad. Stop Racism".

Beste sari batzuk ere banatu ditu Argiak: 

- Prentsa idatziko saria:  Joxerra Senar, Berriako kazetaria, CAN eta hemen ez da ezer gertatu liburuagatik.

- Ikus-entzunezkoen arloan: Hiru Damatxo ideia faktoriaren Gure Bazka saioa. 

- Interneteko saria: Azpitituluak.com webgunea.

- Irratiko saria: Euskal Irratien Goiz Berri irratsaioa.

- Merezimenduzko saria: Loreak filma. 

 

Argia-ko zuzendari Estitxu Eizagirrek adierazi du euskarazko hedabideentzat "eguneroko erronka" dela bizirik irautea, baina biziraute hori gainditu eta "auzia emateko" ordua dela nabarmendu du: "Irautea ez zaigu aski; bizi egin nahi dugu". 

Argia.eus atarian argitaratu dute sari-banaketaren berri. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide