Gasteizko tranbian errekor historikoa

Erredakzioa 2016ko urt. 29a, 09:22
Argazkia: Irekia

7.699.814 bidaia erregistratu dira 2015ean, 2011. urteko erregistroa gaindituz, orain arteko urterik onena.

Gasteizko tranbia zerbitzuak 2015ean bere historia guztiko eskaerarik handiena lortu du: 7.699.814 bidaia.

2015. urteko hazkundea % 5,52koa izan zen,  aurreko ekitaldiarekin konparatuz gero, eta 2008ko abenduaren 23an abian jarri zenetik, zerbitzuan pilatutako eskaera finkatzen du 48.755.679 bidaietan.

2015eko eskaerak 2011n erregistratutako 274.168 bidaia gainditu ditu, orain arteko zerbitzuen urterik onena.

Erabilera handiko hileei dagokionez, ondorengo hauek aipatu behar dira: abendua, hilabeterik onena ondorengo urteetan 2009, 2010, 2011 eta 2015, eta urtarrila 2012, 2013 eta 2014an. Hileko errekorra 2013ko urtarrilak dauka, 706.232 bidaiekin.

Gaur egun egiten diren batezbesteko bidaia 21.095 dira. 2015ean bidaiari gehien izan zituzten geralekuak Angulema, Legebiltzarra, Europa eta Antso Jakituna izan ziren.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide