Bertako artistei sostengu handiagoa emango die udalak

Mikel Uralde 2016ko urt. 27a, 11:13

 2016ko Proiektu Artistikoen programarako deialdi berrian, hiru proiektu aukeratuko dira eta horiei laguntza ekonomikoa eta teknikoa emateaz gain erakusteko eta zabaltzeko epea luzatuko da.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak otsailean egingo du 2016ko Proiektu Artistikoen programarako deialdia, zenbait berrikuntzekin. Programaren helburu nagusia bertako artista profesionalei zein profesionalizazio bidean izan dituzten beharrei erantzutea da, haien lanei sostengu eta aitorpen handiagoa emanez. Proiektu bakoitzak 6.000 euroraino irits daiteken laguntza ekonomikoarekin bermatuta izango da.

 

Gainera, aurkezten diren artistek ordainsarien kontzeptua ere sartu ahalko dute, haien lana zuzenean aitortzen delarik profesionalizatzen laguntzeko eskaerari erantzuteko.

 

Artista bakoitzarekin gutxienez bi bisita gidatu eta lantegi bat hitzartuko dira, Montehermoso kulturuneko publikoarekin harreman zuzena izan dezaten; hartara, Gertutasunaren Kulura landuko da, hots, artea herritarrei hurbiltzeko ahalegina egingo da. Erakusketa bakoitzak bi hilabete iraungo du, lanaren ikusgarritasuna eta sozializazioa handitzearren.

 

Muntatze eta desmuntatze lanetan, berriz, Montehermoso kulturuneko teknikarien laguntza izango dute artistek. Iñaki Prusilla Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotziak aipatu du gainera deialdi honekin bigarren helburu bat ere lortu nahi dutela;  Montehermoso kulturunean bertako artisten erakusketa programa egonkorra sortzea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide