Autobus geltokiko klimatizazioa eta zaratak konponduko ditu udalak

Erredakzioa 2016ko urt. 25a, 10:37

UGT sindikatuak Gasteizko autobus geltoki berriko lehiatiletako langileen egoera "jasangaitza" salatu zuen aurreko astean.

Gasteizko udalak neurriak hartuko ditu autobus geltokiko klimatizazio eta zarata arazoak konpontzeko, Udal Administrazio, Mantenu zerbitzuko, eraikitze lanetako zuzendaritza eta Ensanche 21-eko arduradunekin bildu ondoren. "UTE Estación de Autobuses Vitoria-Gasteiz" enpresari, geltokiko eraikitze lanen arduradunari, eskatu zaio berokuntza sistemak dituen arazoak konpontzeko. Bilera horretan, beste neurri batzuk ere adostu dira:

  • Berokuntza sistemaren zabaleraren azterketa zehatza gauzatuko da geltokiko bi galdarek zergatik ez duten eraikin osoan eragiten zehazteko. Honi buruzko bilera antolatuko dute otsailaren 2an.
  • Eraikineko sarbide sisteman interbentzioa egin bero galerak murrizteko. Urtarrilaren 25etik aurrera eta geltokiko irekitze ordutegiaren barnean, nasetara sarbide zuzena egongo da oinezkoentzat, atartetik pasa gabe. Halaber, neurriak hartuko dira sarbide nagusiko irekitze sisteman hotza atartera ez sartzeko.
  • Eraikitze kontratua igorriko zaie Udal zuzenbide zerbitzuei zehazteko  aurkitutako irregulartasunak zein punturaino diren eraikuntza enpresaren erantzukizun ekonomikoa.
  • Eraikin-ateartean esku-hartzea gehiegizko zarata arazoa konpontzeko. Horretarako, zabaian kontaminazio akustikoa gutxitzeko materiala instalatuko da.

Aurreko astean, UGT sindikatuak geltokian dauden Lan-Osasun eta Segurtasun alorrean arau-hausteak salatu zituen, lehiatiletako langileen egoera jasangaitza dela esanez. Gorka Urtaran alkatea autobus geltokiko langileekin kontaktuan jarri da beren lan egoeraren berri zuzenean izateko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide