Ilustrazioarekin hurrengo hitzordua, ostiraleko Dibupotea

Erredakzioa 2016ko urt. 28a, 10:10

Hilabete honetan, Gasteizko Arte Ederren Museoan izango da ekitaldia, jauregiaren ehungarren urteurrena dela eta.

Hileko azken ostiralean, urtarrilaren 29an, deialdi irekia egiten zaie, marrazkilaritzako ikasleei, zaletuei eta profesionalei, batera edo banaka ilustrazio eta marrazketa saio bat egiteko zuzenean; baita ekitaldiaren kronika egiten ari diren bitartean arkatz eta pintzelek nola lan egiten duten ikusteaz gozatu nahi duen orori ere.

Arte Ederren Museoak Arabaren XII. Dibupotea bere baitan hartuko du, jauregiak ehun urte betetzen dituela aprobetxaruz, jauregira bertaratuko dira eta inguruaz gozatzeaz gain Dibupoteak egingo duen proposamenaz gozatzeko aukera ere egongo da; hain zuzen ere, marrazketa eta ilustrazioko ariketa libreak egingo dira. Eta gainera euskal arte eta pinturako aretoetan ibiltzeko aukera egongo da, edo guneak berak eta eraikin zoragarriaren arkitekturatik inspirazioa hartu.

Dibupotea urtarrilaren 29an, ostiralean, ospatuko da, 18.00etatik aurrera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide