Jone Zugazaga: "Kolore eta testura desberdinekin jolastu dut, originaltasuna lortzeko"

Erredakzioa 2016ko urt. 21a, 10:00

Jone Zugazagaren Homo Carnavalis izango da aurtengo inauterien irudi ofiziala.  

Aurtengo Gasteizko inauteri festen kartel lehiaketaren irabazlea Jone Zugazaga daukagu, Arte Ederretan lizentziatua eta “freelance” diseinatzaile grafikoa. 40 partehartzaileen artean, bere Homo Carnavalis aurtengo festen irudia bihurtuko da lerro zuzen eta grafismo sinplearen bidez. Kartelaren inguruko xehetasun guztiak, ALEA FM irratsaioan eman zizkigun.

 

Homo Carnavalis da kartelaren izenburua. Zergatik aukeratu zenuen izen hori?

Izena konposaketa osoa ikusi ondoren erabaki nuen. Irudia gizon edo emakume batena da, inauterietako elementuak dauzkana. Elementu guztiak elkartuta ikustean konturatu nintzen inauterien pertsonaia berri bat sortu nuela. Hortik etorri zen Homo Carnavalis-en ideia.

 

 Nola deskribatuko zenuke kartela?

Perfilez ikusitako pertsona baten irudia d, eta baditu inauterietako “konplementu” desberdinak, konposaketa osatuz. Badauzka buruan indio baten lumak, pailazo baten sudurra, badarama bere begietan txori antzerako maskara bat… Baditu ere antena txikitxo batzuk, eta ahoan ere badauka tronpeta moduko bat, sardina baten isatsaren irudiarekin. “Collage” moduko bat sortu dut “konplementu” desberdinekin eta elementu desberdinekin. Bilatu nahi nuen zerbait originala bilatu nahi nuen, kolore eta testura desberdinekin jolastuz.

 

Lehen aldia izan da modu honetako lehiaketetan parte hartzen duzuna?

Ez, ez da bakarra izan. Orain dela zortzi urte parte hartu nuen Getxoko moda diseinuko pasarelako kartelaren diseinatzeko lehiaketa batean eta horretan ere irabazle izan nintzen. Gero beste batean saiatu nintzen, San Prudentzio jaietako kartel lehiaketan, baina ez nintzen sailkatua izan. Baina oraingo honetan zortea izan dut.

 

Diseinatzailea zara? Horretara dedikatzen zara?

 Bai, ni Arte Ederretan lizentziatua naiz baita diseinatzaile grafikoa ere. Orain dela bost urte “freelance” bezala lan egiten dut, autonomoa naiz. Eta bueno, hori da nire lana. Kar, kar.

 

Kartel lehiaketa hau irabazteak izango du zure lanean eraginik?

Ba ondo egongo litzake, ezta? Kar, kar. Gustatuko litzaidake baina ez dakit izango duen horrelako influentzia handirik. Baina bai, folioan ere irabazlea izatea garrantzia dauka.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide