Xabier Agirre gasteiztarra atxilotu eta espetxeratu dute

Erredakzioa 2016ko urt. 19a, 15:51

Eleak Mugimenduak elkarretaratzera deitu du biharko, atxiloketa salatzeko.

Xabier Agirre gasteiztarra atxilotu eta Madrilgo Soto del Real espetxera eraman dute, Gasteizko Harresiak eta Hala Bedi irratiak jakinarazi bezala. Auzitegi Nazionala sei urte eta erdiko kartzela-zigorra jaso zuen Auzitegi Nazionalak Nazionalak sei urte eta erdiko zigorrra ezarri zion gasteiztarrari eta Auzitegi Gorenaren erabakiaren zain zegoen. 2011ko urrian atxilotu zuten Belgikan, Ventura Tome iheslariarekin batera. Tome atxilotzera joan eta  etxean hartzea egotzi zioten.

Gaur, baldintzapeko askatasuneko baldintzak berrikusteko agertu da epailearen aurrean eta honek espetxeratzeko agindua eman du.

Elkarretaratzea Gasteizen

Eleak Mugimenduak elkarretaratzera deitu du biharko, 19:00etan Andra  Mari Zuriaren plazan, Agirreren atxiloketa salatzeko.

 

Iturria: Berria

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide