Ane Irazabal, kazetaria: "Zirku mediatiko baten parte sentitzen naiz batzuetan”

Erredakzioa 2016ko urt. 14a, 16:35
Argazkia: Itsaso Estarrona

Grabagailua eta koadernoa soinean, 2010ean heldu zen Palestinara Ane Irazabal, bertako albisteak Berria edota EITBra gerturatzeko asmoz; urteetan bildutakoaren berri eman du SolasALEAn saioan.

 

 

Kazetari independente modura, Ekialde Hurbileko gatazken berri eman du azken urteetan Ane Irazabalek (Arrasate, 1982) Euskal Herriko – Argia, Berria, EITB– eta kanpoko hainbat hedabidetan. Greziako hauteskundeak edota Parisko atentatuak ere bertatik bertara jarraitu ditu azken urtean. Freelanceak egunero- koa antolatzea "zaila" dela aitortu du, egun batetik bestera agertzen diren albisteen atzetik dabilelako; Tunisia edo Turkia izan daiteke, akaso, hurrengo geltokia, eta bitar- tean irakurri eta hurrengo proiektuak prestatzen dabil.

 

2015eko albisteen artetik zein aukeratuko zenuke? Istorio edo argazkiren bat?

Errefuxiatuen krisia bisualki oso ikusgarria izan da, eta nik gogoan dut atentzioa eman zidan albiste on bat. Austriaren eta Hungariaren arteko mugan geunden, Nickelsdorfen, Hungariak muga itxi behar zuela agindu zuenean. Azken eguna zen eta milaka errefuxiatu helduko zirela abisatu ziguten. Euskadi Irra- tiko konexioan sartu eta ehun-berrehun bat izango zirela kontatu nuen, baina handik ordu batera milaka eta milaka heldu ziren, ez zen amaitzen! Denak zeuden pozik, umeak barrezka, amak garaipenaren zeinuarekin. Bazekiten behin Austriara iritsita zailena eginda zegoela; hainbeste dramaren artean garaipen sentsazio hori eta poz aurpegiak ikustea oso polita izan zen.

Errefuxiatuen dramak jarraitzen du, bitartean.

Uste dut orain gertatzen ari denak ondorioak izango dituela datozen hamarkadetako Europako gizartean eta gure esku dagoela ikustea zer egin dezakegun bizikidetza bat bultzatzeko. Errefuxiatu asko eta asko ez dira bueltatuko, Siriako gerrak luze joko du eta pertsona horiek guztiek eskubide osoa dute hemen bizitza berri bat hasteko. Haien egokitzapena gure esku dago, baita komunitate txikietan ere. Uste dut Frantziako atentatuek erakutsi digutela ghettizazio eta isolamendu politikak oso ondorio txarrak dituztela eta, beraz, nik uste dut bizikidetza bultzatu behar dugula denon artean eta beldurrik ez izan, askotan "berriak" beldurra ematen digulako.

 

Irakurri elkarrizketa osoa Arabako Alea aldizkariko 45.zenbakian. Harpidetza egiteko hemen.

 

 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide