'Gorbeia Gasteizen' erakusketa hiriburuan otsailaren 29ra arte

Erredakzioa 2016ko urt. 13a, 11:03

Hainbat bisitaldi gidatuk eta dibulgazio-hiltzadik osatuko dute ekimena urtarrilean eta otsailean. Gorbeiari egindako omenaldi-abestiz osaturiko Gontzal Mendibil kantautorearen errezitaldiak emango dio hasiera bihar jarduera-programari, jendaurreko ekitaldian.

Vital Kutxa Fundazioaren Araba Aretoak Arabako lurraldea eta Gorbeia mendiaren artean historia zehar izan den hartu-eman estuari omenaldia egingo dio otsailaren 29ra arte. Gorbeia Gasteizen ekimenak mendizaletasun arabarraren ibilbidea birpasatuko du, baita mendiarena berarena ere, hainbat irudik, dokumentuk, panelek eta beste zenbait objektuk, bere hiriburuko erdialdetk mugitu gabe, Arabako mendi gailur mitikoenera hurbilduko dituzte bisitariak. Bisita gidatu ugarik eta zenbait hiltzaldik, Iñaki García uribe, Jesús María López de Ipiña, Juan Manuel Etxebarria eta Patxi Villamor-en eskutik, osatuko dute erakusketarekin batera egingo diren jardueren programa.

Inork ezin ditzake gaur egun Arabako geografiako bazter esanguratsuenak aipatu, bere talaiari erreparatu barik: Gorbeia mendiko gurutzea. Horrexegatik, Vital Kutxa Fundazioak eta Manuel Iradier Txangolari Elkarteak ez diote mendi tontor magiko horri merezitako omenaldia, lehengo aldiz, egiteko aukerari muzin egin nahi izan. Gorbeia Gasteizen erakustaldiak are gehiago ezagutarazi nahi dizkie arabarrei mendiaren historia nahiz bere inguruan sortutako ohiturak, baita lurraldeko herritarrek objektu bilduma anitzaren bidez utzitako aztarna ere: XX. mendearen erdialdeko argazki ezezagun ugari, orain arte inoiz kontatu ez diren testu historiko laburrak, beste garai batzuetako mendu gidaliburuak, margolanak edo mendirako antzinako jantzi-sorta eski, kranpoi, piolet, bastoi eta guzti. Liburuek, argazki-makinek, 3x2 metroko mapa erraldoi batek eta zenbait objektu bitxik osatzen dute erakusketa, esaterako tontorrean eraiki zen lehendabiziko gurutzearen zenbait iltzek.

Erakusketa aspaldiko beste ekimen baten ildotik sortu da, Bilbon egindako erakusketa batetik, hain zuzen ere. Erakusketa hartako komisarioak, Iñaki García Uribek, ikerketa lan sakona burutu zuen Euskadiko mendi gailur mitikoari buruz. Edizio honetarako, sei hilabetetako lana egin behar izan da, erakusketa Gasteizera egokitzeko eta mendigoizaletasun arabarraren historia, eta bereziki 1950. urte inguruko bere urterik loriatsuenen historia kontatzen duten panel eta infografia berriak egiteko. Ez dira faltako erakustaldian izen bereko gaseosa tradizionalari egindako erreferentziak, baita Egiriñaoko aterpetxeari egindakoak ere, eta tontor gainean izan diren gurutze guztien neurri handiko erreplikak.

 

Aldibereko programazioa

Ekimen hau osatzeko helburuz, hainbat bisitaldi gidatu eta hitzaldi antolatu dira erakusketaldiaren aldi berean:

  • Urtarrilaren 16an, larunbatean, 12.00etan - Bisitaldi gidatua: Gorbeiako istorioak.

  • Urtarrilaren 21an, ostegunean, 19.30ean - Hitzaldia: Mende bat Mairulegorretan esploratzen, Jesús María López de Ipiña espeleologoaren eskutik

  • Urtarrilaren 28an, ostegunean, 19.30ean - Hitzaldia: Manuel Iradier txangolaria eta Gorbeiarekin duen ezkontza, Iñaki García Uribe mendigoizalea hizlariarekin eta Eneko Pou eskalatzaile gasteiztarrak aurkeztua.

  • Otsailaren 4an, ostegunean, 19.30ean - Hitzaldia: Gorbeia; mitoak eta euskara, Juan Manuel Etxebarria etnolinguistaren eskutik

  • Otsailaren 11an, ostegunean, 19.30ean - Hitzaldia: Gorbeiako basoei kantuz, Patxi Villamor kantautorearen eskutik

  • Otsailaren 20an, larunbatean, 12.00etan - Bisitaldi gidatua: Ruperto Urkijo arabarra Gorbeiari kanta

 

Gorbeia Gasteizen Araba Aretoan (Bakea kalea, 5, 1. solairua, Dendaraban, Gasteiz) izango da ikusgai otsailaren 29ra arte, astelehenetik larunbatera, 18.00etatik 20.30era, eta igande eta jaiegunetan 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.30era. Sarrera dohain da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide