Errege Magoak tren geltokira iritsi dira gaur

hirinet 2016ko urt. 5a, 01:00

Meltxor, Gaspar eta Baltasar gaur iritsi dira Gasteizko tren geltokira goizeko 11.00etan, Adifen laguntzarekin.

 

Errege Magoek antzinako autoetan egin dute Geltoki plazatik Plaza Berrirainoko bidea, errege-postariek, banderariek, fanfarre batek, opariz beteriko traktore batek eta Sbandieratori Principi d’Acaia taldeak (Italia) lagunduta. Behin Espainia plazara iritsita, Erregeek hiriko haurrak agurtu dituzte udaletxeko balkoi nagusitik, 11.20ean gutxi gora behera.

 

12.15etik 18.00etara Errege Magoek harrera egingo diete haurrei Goiuri jauregian, Frai Zacarias Martinez kaleko sarreran, Harrera-ekitaldi horretan ere bidezko merkataritzako piruletak banatuko dira.

 

19.00etan izango da Erre Magoen desfilea. Hauxe izango da ibilbidea: Bilbo plaza, Frantzia kalea, Bake kalea, Ramon Ortiz de Zarate kalea, Florida kalea, Ramo y Cajal kalea, Micaela Portilla kalea, Laskarai kalea eta Gasteiz hiribidea. Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearekiko bidegurutzean amaituko da.

 

Sei karrozaz osaturik (hiru lehenak fantasiazkoak, horien ostean Errege Magoen hirurak), ikuskizun handia izango da beste behin ere desfilea. 2015eko desfilean hiru antzerki talde arituko dira:

 

  • Sbandieratori Principi d’Acaia taldea, hasieran. Guztira 27 banderari dira, eta haien itxurak, iaiotasunak eta koloreek harrituta utziko dituzte bertaratutakoak.
  • Cia des Quidams (Frantzia). “Les fiers a cheval” ikuskizuna eskainiko dute, 6 zaldi puzgarriz, eta zalantzarik gabe txikienen gustukoak izango dira.
  • Aeropsculture konpainia, “Transmutation of dragons” ikuskizun izugarriekin: 2 herensuge erraldoi (17 metro luze) ikusleen buruen gainetik hegalduko dira.

 

Guztira 360 pertsonek hartuko dute parte desfilean.

 

Parte-hartzaileak: Elkarte Afroamerikarra, Kalez Kale proiektua, Abetxukuko Inauterietako Konpartsaren Elkartea, La Esperanza eskaut taldea eta Serezade.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide