Aretxabaleta Bizirik, "jabetza munizipaleko etxe hutsak itxita mantentzearen zilegitasun eza" zabaltzeko inozentada

hirinet 2015ko abe. 28a, 01:00

"Atzo, abenduak 28, Aretxabaleta Bizirik proiektuaren sorreraren aurkezpena egin genuen. Zuetako batzuk somatuko zenuten bezala (beste askok ez), inozentada bat izan zen, baina ez hutsa.

 

Ekimentxo honekin mezu politiko zehatza plazaratu nahi genuen: jabetza munizipaleko etxe hutsak itxita mantentzearen zilegitasun eza, eta okupazio zein autogestioaren aldarria lau haizetara zabaltzea. Egia esan, atzoko agerpena nortzuk poztu dituen eta nori ez dion graziarik egin ikustea besterik ez dago. Horrek asko esaten duela pentsatzen dugu. Jarrai dezagun autogestioan oinarritutako eredua garatzen eta birjabetu gaitezen gure bizitzetaz.

Umorerik gabeko iraultza, gorringorik gabeko arraultza!"

Aretxabaleta bizirik-eko oharra

 

Abenduaren 28ko albistea

Aretxabaleta Bizirik ekimenak Gasteizko Aretxabaleta auzoan Bustaldea kaleko 17. blokeko zenbait etxebizitza biziberritzeko prozesuari hasiera eman diola adierazi du bere Facebook-eko orrialdean.

Ohar baten bidez adierazi duen moduan, "Gasteizko zabalkunde proiektuaren baitan, Aretxabaletako bizilagun gehienak presio bitartez beren etxeetatik kanporatuak izan ziren, auzo berri eta moderno bat eraikitzeko asmoz. Lur azpiko kiroldegi bat, osasun zentro bat eta 3.000 etxebizitza aurreikusten zituzten. Guzti honen atzean, Ensanche 21 Zabalgunea sozietatea dago eta, beraz, Gasteizko Udala ere".

 

"Duela urte batzuk sortutako krisiaren ondorioz proiektu hau bertan behera gelditu zen, eta auzoa dekadentzian erori zen. Gasteizko udalak beste eremu batzuetan ere martxan jarritako gentrifikazio prozesua agerian geratu da berriro. Horren aurrean, kolektiboaren asmoa auzoa biziberritzea da, era berean pertsona gisa duten etxebizitza eskubidea bermatuz. Horretaz aparte, beraien bizitzako esparru askoren kontrola haien gain hartzeko erabakia hartu dute. Horregatik, autogestio mugimeduarekin bat egiten dute", adierazi du Aretxabaleta Bizirik ekimenak

 

 

Informazio gehiago: Aretxabaleta Bizirik

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide