Salburuko gizarte etxeko igerilekua aldi baterako itxiko dute

hirinet 2015ko abe. 27a, 01:00

Udalak aldi batez itxiko du Salburuko gizarte etxeko igerilekua, erortzeko arriskua gutxitu eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko behar diren lan batzuk egiteko.

 

Udalak oporretako egunak baliatuko ditu igerilekuaren inguruko lurzoruan ez irristatzeko tratamendua emateko. Igerilekuaren inguruko lurzorua leundu eta produktu berei bat botako da, labainkortasuna eragozteko.

 

Igerilekua abenduaren 24tik urtarrilaren 10era arte egongo da itxita. Enpresa espezializatu batek egingo ditu lan horiek, eta gizarte etxea eraiki zuen UTEak hartuko ditu bere gain kostuak.

 

Gizarte Etxeen zinegotzi Jaione Aguirrek esan duenez, “lanek gizarte etxean dagoeneko programatuta dauden jardueretan ahalik eta eragin txikiena izan dezaten saiatu gara. Badakigu igerilekua ixteak enbarazu sortuko duela, baina lehentasanuzkotzat jo dugu erabiltzaileen segurtasuna bermatzea”.

 

 

Irudia: Gasteizko Udala

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide