VGarbi Udalari garbiketari buruzko iradokizunak eta kexak bidaltzeko zerbitzua

hirinet 2015ko abe. 28a, 01:00
Gasteizko alde zaharreko zabor bilketa sistema

VGarbi izeneko doako zerbitzua jarri du martxan udalak, herritarrek Gasteizko garbiketari buruzko iradokizunak eta kexak bidaltzerik izan dezaten.

 

 

Mugikorrez komunikatzeko plataforma erabilienen bitartez (WhatsApp eta Telegram) Hondakinen Kudeaketaren Zerbitzura jo dezake nahi duen orok, udalerriko kaleetan egoera anormalik antzemanez gero.

 

Erabiltzeko nahikoa da lehen aipatutako aplikazio horietakoren bat deskargatzea eta 681 102 020 zenbakira mezu bat idaztea, zikinkeria antzeman den lekuaren argazki bat ere bidaliz, non dagoen ahalik eta zehatzen azalduz. Udalak garbiketa-kontratari emango dio horren berri, ahalik eta azkarren joan daitezen. Hala ere,  gogoan izan behar da zenbaki hori ez dela telefono deiak egiteko izango eta premiazkoak ez diren kexak eta iradokizunak egiteko badirela beste bide batzuk: Herritarren Postontzia eta 010 telefonoa.

 

Tresna honek hainbat helburu ditu. Lehenik eta behin, herritarren eta administrazioaren arteko zuzeneko komunikazioa ahalbidetu nahi da, garbiketa zerbitzuaren kalitatea hobetzeaz gain. Bestetik, Gasteizko Udalak denbora errealean jakin ahalko du zein diren arazo gehien sortzen duten lekuak garbiketari dagokionez.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide