alea.eus

Arabako Mahastiak sor-marka eratzea babestu dute Batzar Nagusiek

Erredakzioa 2016-10-19 17:31   Gizartea  Arabako Errioxa

Arabako 40 upategik abian jarri nahi duten ekimena babesteko eskatu diote Aldundiari eta Jaurlaritzari.

Arabako 40 bat upeltegik Arabako Mahastiak izeneko sor-marka propioa eratzeko egindako eskaera babestu dute gaur Arabako Batzar Nagusiek. Eskaera uztailean egin zuten eta gaur EH Bilduk aurkeztutako mozioa eztabaidatu dute; EAJ, Podemos eta Irabazi taldeek babestu dute, PPk kontra bozkatu du eta PSE, aldiz, zenbait puntutan abstenitu da. Alderdi popularraren ustez, onartutako ekimen honek markaren haustea areagotzen du.

Horrela, Batzar Nagusiek 40 upategi hauek abian jarritako ekimenaren alde egin dute, "eredu propio bat bultzatu eta Arabako ardogintzaren etorkizuna bermatuko duelako". Hori dela eta, Aldundiari zein Eusko Jaurlatzari upategi hauei elkarlana eskaintzea eskatu diete, baita sektore osoa defendatzea ere.

Horrez gain, Ardoaren Mahaia osatzea eskatu diete erakundeei, "ahalegin tekniko eta legal guztiak koordinatzeko marka berriaren garapen zuzenean".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa