Mamografien autobusa aldarrikatzeko sinadurak jaso dituzte Arabako Errioxan

Erredakzioa 2016ko mai. 30a, 16:25

Lezako Ospitaleak zerbitzua eskaini arte eskatu dute autobusa. Dagoeneko, 1.600 sinadura bildu dituzte.

Lezako Ospitaleak zerbitzua eskaini arte mamografien autobusa aldarrikatzen duten 1.600 bat sinadura jaso ditu Arabako Errioxan Oiongo San Prudentzio aisialdi elkarteak. Ohar baten bidez azaldu dutenez, Osakidetzak ez du gaur egun zerbitzu hori eskaintzen eta bertako emakumeak Gasteizera joan behar dira aldizkako mamografiak egitera.

“Aurreko hiru hilabetean bularreko minbizia detektatzeko kanpaina egin zen Arabako Lurralde Historikoan eta Arabako Errioxako emakumeok Gasteizera joan behar ginen froga hau egiteko”, gogoratu du Josefa Delgado Palaciosek.

150 bat kilometro egin behar izan ditu emakume bakoitzak. Horrez gain lan orduak galdu dituzte eta askotan ez emakumeak bakarrik euren senideek ere bai, adineko emakumeak direlako, gida baimenik ez dutelako eta Gasteizko Ospitalera joateko bestelako aukerarik ez dutelako.

Ekimena bultzatu dutenek Lezako Ospitalean eskaini beharko litzatekela defendatu dute eskualdeko ospitalea izan behar delako. “Arabar guztiok eskubide berdinak izatea nahi dugu eta baliabide publikoak arrazionalizatu behar dira. Lezan ospitale bat egonda, Arabako Errioxan bizi garenok bertan artatuak izan behako ginateke”, azpimarratu du. 

Bildutako sinadura guztiak aurkeztu dituzte gaur Eusko Legiltzarrean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide