Autokarabanen gune berria estreinatu du Eltziegok

Erredakzioa 2016ko mai. 9a, 14:41
Eltziegoko autokarabanak aparkatzeko gunea.

Gune berri honek aparkatzeko 14 leku ditu.

Asteburuan autokarabanentzako eta furgonetentzako gune berria inauguratu dute Eltziegon. Hitzorduan 90 ibilgailu eta 180 pertsona inguru elkartu ziren, izan ere, Eltziegoko Udalak eta Sorbeltz Autokarabanen erabiltzaileen euskal Klubak elkarretaratzea antolatu zuten gune berriaren inaugurazioa behar bezala ospatzeko.

Gune berri honek aparkatzeko 14 leku ditu eta horietako bakoitzak elektrizitatea eskaintzen du (2 euro). Horrez gain, aparkalekuak ur garbia eta ur beltzak eta grisak kentzeko iturria eskaintzen du, baita berdegune bat, mahai eta aulkiekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide