Arabako Aldundiak eta Europarc-ek antolatu duten biltzar honek Guardiako Villa Lucia zentroa izango du topaleku, ekainaren 7tik 10era bitartean. Arabako Errioxako txoko hau izango da hitzaldien, lan mahaien eta batzarren gune nagusia, ingurumenaren gaineko gai desberdinak jorratzeko. Inaugurazio hitzaldia, esate baterako, Alberto Garrido Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko nekazaritza politika eta ekonomiako katedradunak emango du, ura, nekazaritza eta biodibertsitatea ardatz izango dituen solasaldian.
Hitzaldiekin batera, jardunaldi hauetan Guardiako hezeguneak edo Izkiko parke naturala bisitatzeko aukera izango dute. Irekita dago jada hauetan parte hartzeko epea. Biltzarrari buruzko argibide gehiago esteka honetan aurkitu daiteke: