Errioxa deiturako ardoek eskualdea zehaztea begi onez hartu du Aldundiak

Erredakzioa 2016ko urt. 19a, 18:20

Rioja taldea Errioxa Jatorrizko Deituraren ardoen eskualdeak zehazteko lan egiten ari da.

 

Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek begi onez hartu du Errioxa Jatorrizko Deituraren barruan dagoen talde nagusia den Rioja taldeak botiletan ardoa zein eskualdetakoa den zehazteko agertu duen jarrera. “Aldundiatik beti defendatu izan dugu bereizketa hau. Gure ustez ezinbestekoa da, beti ere, Errioxako aterkia utzi gabe”, azaldu du Gonzalezek Foru Aldundiaren Kontseilua eta gero emandako prentsaurrekoan.

Igandean, Rioja taldeak iragarri zuen Errioxa Jatorrizko Deituraren ardoen eskualdeak zehazteko lan egiten ari dela, modu honetan,  ardo bakoitza Goi Errioxakoa, Behe Errioxakoa edo Arabako Errioxakoa den zehaztuko litzateke botilan.

“Gakoa guztion interesak bilduko duen bidea aurkitzea da, handienak zein txikienak eroso senti daitezen”, zehaztu du Gonzalezek.

Eusko Jaurlaritza ere pozik agertu zen atzo Rioja taldeak hartutako erabaki honekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide