Arabako nekazari askok ez dute oraindik PACaren ordainketa jaso

Erredakzioa 2016-02-25 10:17   Ekonomia  Araba

Arabako nekazari askok ez dute oraindik  PACaren ordainketa jaso

Arabako 518 nekazarik dagokien dirua jaso ez dutela salatu du Arabako Nekazarien elkarteak. Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak ordainketa otsailaren 15a baina lehen egiteko konpromisoa hartu zutela salatu dute.

Zerga politika zehazteko batzordea eratuko du udalak

Erredakzioa 2016-02-24 12:38   Ekonomia  Gasteiz

Besteak beste, zabor tasa, TUVISAren tarifa edo ondasun higiezinen zerga aztertuko dira, jakiteko zenbateraino finantzatzen dituzten tasek udalaren zerbitzu publikoak.

Diputazioak 561.000 euro inbertituko ditu Añanako gatz haranean

Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute 2016-02-20 15:01   Ekonomia  Añana  Añana

Diputazioak 561.000 euro inbertituko ditu Añanako gatz haranean

Arabako Aldundiak 561.000 euro inbertituko ditu Gatz Harana Fundazioak aurten gauzatuko dituen jardueretarako, hala, gatza produzitzeko guneak zaharberritzeko nola ingurua sustatzeko eta aparkaleku berria egiteko. Iaz baino 11.000 euro gehiago dira.

Barrongo urtegiaren obra gelditzeko mozioa atzera bota dute Batzar Nagusiek

Estitxu Ugarte 2016-02-17 17:41   Ekonomia  Añana  Erriberagoitia

Arabako Batzar Nagusiek atzera bota dute gaur Barrongo urtegiaren obra gelditzeko eskatzen zuen mozioa. EH Bildu, Podemos eta Irabazi biltzarkide taldeek defendatu dituzte Barrongo Urtegiari Ez plataformaren eskaerak.

10 orduko lanaldiak eta larunbata lanegun izatea proposatu du Mercedes Benzek

Erredakzioa 2016-02-17 14:03   Ekonomia  Gasteiz

10 orduko lanaldiak eta larunbata lanegun izatea proposatu du Mercedes Benzek

Neurri hauek "VS20 modeloa ekoizteko egin duen inbertsioaren errentagarritasuna bermatzeko" hartu nahi dituela adierazi du enpresak.

Txagorritxuko garbitzaileek greba mugagabea deitu dute hilaren 29tik aurrera

Erredakzioa 2016-02-16 12:26   Ekonomia  Gasteiz

Txagorritxuko garbitzaileek greba mugagabea deitu dute hilaren 29tik aurrera

Elkarretaratzeak ere egingo dituzte datozen asteetan. Ospitalea garbitzeko ardura duen Garbialdi enpresak hitzarmen kolektiboa betetzen ez duela salatu du enpresa batzordeak.

Barrongo urtegiaren obra gelditzeko eskatuko dute

Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute 2016-02-11 20:20   Ekonomia  Añana

Barrongo urtegiaren obra gelditzeko eskatuko dute

Barrongo urtegiaren kontrako plataforma osatuko dute eta ezinbesteko informazioa eta azterketa sozioekonomikoa egin arte egitasmoa gelditzeko eskatuko dute. Hala erabaki dute Añanako bizilagunek gaur Espejon egindako asanbladan.

Melledes eta Manzanos arteko bide tartea konponduko du Aldundiak

Erredakzioa 2016-02-10 10:46   Ekonomia  Añana  Erriberabeitia

Melledes eta Manzanos arteko bide tartea konponduko du Aldundiak

1,5 milioi euro inbertituko ditu Melledes eta Manzanos arteko A-4340 errepide tartea zabaltzeko eta hobetzeko.

Elecnorreko 5 langileek lekualdatzea errefusatu eta lanpostua galdu dute

Erredakzioa 2016-02-10 10:20   Ekonomia  Gasteiz

Enpresak 12 urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten 5 emakumeri (horietako 4 jardunaldi murrizketan) Getafeko egoitzara mugitzea eskaini zien, baina langileek ez dute onartu.

Asanbladara deitu dute Barrongo urtegiari buruz erabakiak hartzeko

Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute 2016-02-09 15:22   Ekonomia  Añana

Asanbladara deitu dute Barrongo urtegiari buruz erabakiak hartzeko

Asanbladara deitu dute ostegun honetan Barrongo urtegiaren egitasmoari buruz informazioa zabaltzeko eta erabakiak hartzeko. Batzarra 18:00etan egingo dute Espejoko gizarte etxean.

Foronda bultzatzeko 40.000 euro gehiago bideratu ditu udalak

Erredakzioa 2016-02-05 13:32   Ekonomia  Gasteiz

Foronda bultzatzeko 40.000 euro gehiago bideratu ditu udalak

Gasteizko Udalaren eta VIA sozietatearen arteko lankidetza-hitzarmena luzatu da, Forondako aireportua sustatzeko. Bidaiarientzako hegaldi gehiago erakartzea da helburua.

LABek salatu du Tubos Reunidos enpresan ez direla bete segurtasun protokoloak

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2016-02-02 11:36   Ekonomia

LABek salatu du Tubos Reunidos enpresan ez direla bete segurtasun protokoloak

Tubos Reunidos enpresako LAB sindikatuko ordezkariek prentsa oharra zabaldu du salatzeko segurtasun neurriek kale egin dutela azken 3 istriputan.

Forondan hegaldi erregularren konpainia ezarri nahi du Aldundiak

Erredakzioa 2016-02-01 18:29   Ekonomia  Araba

Forondan hegaldi erregularren konpainia ezarri nahi du Aldundiak

"VIA lanean ari da konpainia interesatuak aurkitzeko, iraunkortasun eta egonkortasun berme gutxieneko batzuk eta destino erakargarriak eta iraunkorrak eskainiko dituztenak", azaldu du Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak.

Barrongo urtegia gelditzeko lehen urratsa

Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute 2016-01-28 20:31   Ekonomia  Añana

Barrongo urtegia gelditzeko lehen urratsa

Barrongo urtegia beharrezkoa ez den azpiegitura dela eta egitasmoa gelditzeko urratsak ematen hasiko dira Añana Kuadrillan.

Barrongo urtegiaren proiektuak piztu du sua

Estitxu U. Lopez de Arkaute 2016-01-27 10:28   Ekonomia  Añana  Añana

Barrongo urtegiaren proiektuak piztu du sua

Batzarra antolatu dute Añanan hilaren 28an 18:00etan Barron eta Atiega herrien artean Espainiako Gobernuak eta Ebroko Ur Konfederazioak egin asmo duten urtegiari buruz hitzegiteko. Bilera Espejoko gizarte etxean egingo dute. 

 

Gasteizko aurrekontua onartu dute osoko bilkuran

Erredakzioa 2016-01-26 15:46   Ekonomia  Gasteiz

Gasteizko aurrekontua onartu dute osoko bilkuran

Gasteizko Udaleko sei indar politikoetako bostek onartu dute aurtengo aurrekontua.

Berantevillako lantegirako "neurri zehatzak" eskatu dizkio Aldundiak Aernnovari

Erredakzioa 2016-01-25 15:28   Ekonomia  Araba

Berantevillako lantegirako "neurri zehatzak" eskatu dizkio Aldundiak Aernnovari

Gaur goizean enpresa batzordeko kideak diputatu nagusi Ramiro Gonzalezekin bildu dira ondoren eta euren "kezka" plazaratu diote.

Zuiako aurrekontuak onartuta, kontrako botorik gabe

Erredakzioa 2016-01-25 09:20   Ekonomia  Gorbeialdea  Zuia

Zuiako aurrekontuak onartuta, kontrako botorik gabe

2016ko aurrekontuak guztira 3,4 milioi euro ditu. Besteak beste, eredu energetikoa aldatzeko bidean dauden proiektuak daude aurrekontuaren baitan.

Aurrekontu herrikoiak Barrundian

Anakoz Amenabar 2016-01-21 10:08   Ekonomia  Lautada  Barrundia

Aurrekontu herrikoiak Barrundian

Herritarrek erabaki dute aurrekontu osoaren inbertsioen atala, 20.000 euro ingurukoa, zertara bideratuko duen Udalak. Besteak beste, garraioaren beharren azterketa egitea proposatu dute.

Autobus geltokiko lehiatiletako langileen egoera "jasangaitza", UGTren esanetan

Erredakzioa 2016-01-20 17:12   Ekonomia  Gasteiz

Autobus geltokiko lehiatiletako langileen egoera "jasangaitza", UGTren esanetan

Zero azpiko tenperaturak eta zarata handiak jasaten dituzte bertako langileek, sindikatuak salatu duenez.