Garoñaren kontrako manifestaziora deitu dute ehunka lagunek

Erredakzioa 2017ko mar. 16a, 14:34
Araba Garoña Gabe plataformaren agerraldi bat

Eragile, sindikatu eta norbanako ugari batu dira Araba Garoña Gabe plataformak, larunbatean, Gasteizen, zentral nuklearra irekitzearen aurka antolatu duen manifestaziora.

Arratsaldeko 19:00etan abiatuko da 'Garoña itxi orain' lemapean antolatu duten martxa, Andre Mari Zuritik. Gizarte erakunde, sindikatu, auzo elkarte, eta, Arabako kontzejuen babesa jaso du manifestazioak. 

Gogoratu dutenez, "2017an, zentrala itxi zela lau urte igaro direnean, ez teknikoa, ez independientea den Segurtasun Nuklearraren Batzordearen txosten batean onarrituta, PPren gobernuak zentralaren irekiera baimenduko duen aginduaren zain gaude".

Alta, plataformaren ustetan, egoera honetara "ez gara iritsi soilik PPk izan duen jarrerari esker edo Segurtasun Nuklearraren Batzordea gobernuaren "jarraitzaile bilakatu delako. Arrazoi horiez gain, publikoki zentralaren itxiera aldarrikatzen duten partiduen inplikazio eza dugu, ez baitituzte behar diren baliabideak jartzen itxiera gauzatzeko".

ELA, LAB, CC.OO, UGT, ESK, STEILAS, CNT, eta CGT sindikatuek bat egin dute manifestazioarekin. Halaber, Arabako Kontzejuen Elkartea, Bilgune Feminista, Arabako Emakumeen Asanblada, eta UAGA besteak beste atxikitu dira martxara.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide