AP1 eta AP68 autobideetako bidesari laguntzak mantenduko ditu Aldundiak

Erredakzioa 2017ko ots. 21a, 15:54
AP68 autobidea Araban

AP68 eta AP1 autobideetan maiz ibiltzen diren arabarrentzat zuzendutako diru-laguntzak mantenduko ditu Aldundiak aurten.

Foru Gobernuak 200.000 euroko partida onartu du AP68ren bide zatiko bidesariaren diru-laguntzetarako. Partida hori handitu ahal izango da aurrekontuko baliabide erabilgarrien arabera, baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiei erantzuteko nahikoa ez baldin bada. AP1eko bidesariaren diru-laguntzetarako  50.000 euro zuzendu dira.

Iaz,  Foru Aldundiak 256.000 euro eman zituen laguntza horiek finantzatzeko, eta 1.095 arabarrek jaso zuten diru-laguntza AP1 eta AP68 autobideak erabiltzeagatik; AP68 autobidearen erabilerak sorrarazi zituen iaz emandako laguntza gehienak: denetara 694 pertsonak jaso zituzten laguntza horiek, eta hobarien zenbatekoa 214.82 euro izan zen. AP1 autobidearen kasuan, 401 izan ziren onuradunak, eta 41.630 euro jaso zituzten. 

Laguntza jasotzeko baldintzak aurreko urteetako berberak dira: ohiko bizilekua Araban edukitzea, Foru Aldundiaren Ogasunarekiko zerga betebeharrak beteta izatea eta hilabetean 25 bidaia edo gehiago egitea ibilgailu arinekin diruz lagundu daitezkeen bide zatietan. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide