Estibaliz Ruiz de Azua kazetaria izango da San Prudentzioko pregoilaria

Erredakzioa 2017ko ots. 21a, 14:12
Estibaliz Ruiz de Azua kazetaria.

Estibaliz Ruiz de Azua izendatu du Arabako Foru Aldundiak San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaietako pregoilari izateko. 

Ruiz de Azua kazetaritzako lizentziatua da, EITBko langilea, eta bertan izan da mahai-inguruetako moderatzailea eta aurkezlea. Egun, berriz, asteburuetako Teleberria aurkezten du.

Izendapenaren bidez, Arabako Foru Aldundiak kazetariaren "baloreak" nabarmendu nahi ditu, eta halaber "euskal kulturaren alde duen konpromisoari, aurrera egiteko espirituari eta gizartearen aldeko lanari". Arabako Foru Aldundiak uste du Ruiz de Azuak komunitatearen alde duen konpromisoa ere azpimarratu behar dela, Gebarako Administrazio Batzarreko lehendakari gisa egiten duen lana dela-eta. "Ruiz de Azuak gure herrietan bizi diren pertsonen beharrizan eta aldarrikapenei ahotsa emanez, zinez ordezkatzen ditu haien bizi kalitatea hobetzearen alde engaiatutako arabarrak. Berak bezalakoek landa ingurunea hautatu dute bizitzeko, eta han aurkitzen dituzte beren sustraiak, eta orobat berezko nortasun bat, ohitura batzuk eta bizitzeko era bat, eta lan egiten dute bizi diren herriaren eta haren ingurunearen garapen iraunkorraren alde", adierazi dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide