Langile bat hil da Agurainen, furgoneta batek harrapatuta

Erredakzioa 2017ko ots. 14a, 10:15
Aguraineko errepidea. / Alea

Furgonetaren gidariak alde egin du, baina Araian atxilotu dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, Donostiako noranzkoan zihoan fugoneta batek errepidean zegoen langile bat harrapatu du goizaldean. Moztuta zegoen errepidea eta seinaleak kentzen ari zen langile talde bat; atzo kamioi batek istripua izan zuen eta hori kentzeko lanetan ari ziren.

Agurainen gertatu da istripua, A-1 errepideko 378,5 kilometroan. Larrialdi zerbitzuak gerturatu direnean hilik aurkitu dute 40 urteko behargina.

Furgonetaren gidaria ez da istripuaren momentuan geratu, eta ondoren, Araian atxilotu dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide